XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Ikuspuntu ekonomiko-produktibotik begiratuta, berriz, produkzio-prozesuen eta ondasun eta zerbitzuetako baliabide eta enpleguen arteko orekaren errepresentaziorako.

Ikuspegi honek produkzio-unitate homogeno baterako bidea ematen du, zeina input konkretu batzuk, produkzio-prozesu jakin bat eta output homogeno batzuk edukitzeaz karakterizatzen bait da.

Eta unitate horiek hautatzeak, ekonomian ematen diren harreman tekniko-ekonomikoak nabari erazteko bidea ematen du, egiten diren testuinguru instituzionaletik kanpora.

Unitate horien taldekapenetik, bestalde, produkzio-adarrak edo -sektoreak eratortzen dira, produktuen sailkapen bati erreferitutako iharduera homogeno bat egiten dutenak alegia.

Horrela definituriko unitateok soilik teorikoak dira, zeren eta beren definizioak ez bait dira errealitate ekonomikora egokitzen.

Izan ere, praktikan, produkzio-unitateek, iharduera nahasiak edo justajarriak aurkezten dituzte gehien-gehienetan.

Eraman ditzakete iharduera nagusi bat, zenbait bigarren mailako iharduera eta iharduera lagungarriak, hala nola administrazioa, salerosketa, biltegiratzea, konponketa, etab.

Iharduera bat lagungarri bezala kontsideratu ahal izateko, zerbitzuak produzitu behar ditu, antzeko produkzio-unitateetan egon eta produkzio-unitatea bakarrik zerbitzatu.

Iharduera lagungarriak ez dira banantzen zerbitzatzen dituzten nagusi edo bigarren mailakoetatik.

Bigarren mailako iharduerak daudenean, S.E.C.ak, unitatea, dauden bezainbat ihardueratan desglosatzea kontseilatzen du, baldin eta sailkapenaren errubrika desberdinetan sailkaturiko adarrei badagozkie.

Alabaina, nekez jarrai dakioke aholku horri praktikan, zeren eta, benetako unitatea, jeneralean, bertan hainbat iharduera batera ematen diren establezimendua bait da, eta ez da beti hain erraza gertatzen bananketa hori egitea.

Horregatik, praktika arrunta izan ohi da establezimenduaren iharduera guztia bere iharduera nagusiari esleitzea.

Adarrak sailka daitezke lau kategoriatan: 1. Salmentara destinaturiko ondasun eta zerbitzuen produzitzaileak.